20/02/2026
Natalia landetxe koskor batean sortu eta hazi zen, basotik gertu. Etxea txiki geratu zitzaiola ohartu zenean, hirira joan zen, eta bertan bizimodu aberats eta bete-betea izan zuen. Baina denbora iragatearekin batera, hiria handitzen eta bera txikitzen joan ziren. Laurogeita hamar urte zituela, etxera itzultzeko ordua zela erabaki zuen. Han ustekabeko abentura berriak zeuzkan zain.